Izen ematea
Interesa dutenek izena eman dezakete azaroak 17 arte Bertanen eta Gazte Informazio Puntuan aurrez aurre. Halaber, gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera idatzita ere gauzatu daiteke.
Zaintza zerbitzua
Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Behar duenak azaroak 13 baino lehen jakinarazi beharko du izen-ematea egiterako orduan komunikatuz.
Honako gai hau izango dute hizpide: "Aro digitalak hainbat aurrerapen eta aldaketa ekarri ditu, gure bizitzako alderdi guztietan eragina dutenak, baita gure sexualitatean ere. Era berean, espazioa, denbora eta bat-batekotasunak komunikatzeko, harremantzeko zein maitemintzeko era berri bat ekarri du. Horretaz gain, pornografiaren kontsumoa gero eta goiztiarragoa eta handiagoa da, eta horrek eragin zuzena du gazteen intimitatean eta harremanetan.
Ondorioz, sexualitateari arreta eskaintzeko premia dago. Baina hau nola egin? Teknologiak sexualitatearen pertzepzioan eta adierazpenean nola eragin duen, dituen abantailak eta erronkak, eta familiek gai horiei modu informatuan eta errespetuz nola heldu diezaieketen aztertzea da hitzaldi honen helburua. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu haien inguruko informaziorik jasotzen eta ez dugu ondo erabiltzeko inolako lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, horiek identifikatzeko eta aurre egiteko baliabiderik eza izanik.
Honekin guztiarekin, ikastaro honen bitartez, harremanak izateko espazio berri batzuen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dugu, ondorio larriak ekiditeko gakoak ikusi eta prebentziorako bide desberdinen inguruan hausnartuko dugu, betiere ikuspegi positibo batetik".