Prozesuen funtzionamendua eta helburuak azaltzeko saio pedagogikoak burutu dira ikasleekin. Hain zuzen, azalpen horiek guztiak eman dizkiete gauzaturiko saioetan Jorge Segurado Urnietako Alkateak eta Agurtzane Mercader zinegotziak. Halaber, aurreko urteetan onartuak eta baztertuak izandako proposamenen gaineko adibideak jarri dizkiete ikasleei aurretik emaniko azalpenak adibide praktikoekin errazago ulertzeko.