Amaia Agirre Gonzalezen omenezko zine emanaldia antolatu du Zanpatuz mendi-elkarteak

Aiurri 2023ko aza. 7a, 10:31

Urte hasieran, Amaia Agirre mendizale urnietarra eta haren espedizio kidea Iker Bilbao Patagoniako Fitz Roy (3.405m)  mendian zendu ziren, elur-jausi baten ondorioz. Hala, omenaldi gisa, zinema-emanaldia antolatu du Zanpatuz mendi elkarteak, azaroaren 22an eta 23an. 

Bi hitzorduak 19:30ean hasiko dira, Sarobe arte eszenikoen gunean, asteazkenean zein ostegunean, hurrenez hurren:

"Abriendo camino"

Proiketu honen bidez, FEDME Emakumezkoen Alpinismo Taldeko kirolariek eskalada- bide berriak ireki nahi dituzte, eskalada klasikoaren eta alpinismoaren munduan emakumeen arrastoa uzteko. 2022an taldeak Arabiar Peninsula bisitatu zuen Wadi Rum desertu jordaniarrean basoa izan zuen espedizio batean, basamortu honetako hareharrizko hormetan ibilbideak irekitzeko helburuarekin. Saio honetan ere, mendian iaioak eta ezagunak diren kirolarien presentzia izango ditugu; zuzenean partekatuko dute median bizi izan dituzten esperientziak. Parte-hartzaileak: Emakumezkoen alpinismo taldeko kirolariak (Uxue Loizu, Amaia Segurola...).

"Amaiur" dokumentalaren proiekzioa

Amaiur Peak 5.760 metroko tontorra, Indiako Himalaian kokatua dago. Nafarroako eta Gipuzkoako eskalatzaile gazte batzuek 17 bide ireki eta Amaiur Peakera igotzea lortu zuten lehen aldiz. Egun batzuk Ladakh inguruan eskalatzen eman ondoren, Himalaiako mendebaldean eta India, Pakistan eta Tinako mugatik gertu, Joseba Iztueta eta Ekaitz Maiz orratzaren igoera planteatzen hasi ziren, baina, esan zietenez, ez zuen igoerarik. Gainerako mendiak baino urrunago egon arren, ezin begi bistatik kendu eta informazioa biltzen saiatu ziren, baina ez zuten askorik lortu, izenik ere ez baitzuen. Hala ere, abenturazale hauek beren senari jarraitu eta mendia igotzea erabaki zuten. Hasierako idearen parte ez izan arren, eta arrazoi meteorologikoengatik eta mendien kokapenagatik hasierako helburuetako batzuk alde batera utzi behar izan ondoren, probatzera animatu ziren. Jardunaldi hauetan mendizaletasunean ezagunak diren kirolariak izango ditugu eta euren esperientziak partekatuko dituzte. Parte-hartzaileak: Ekaitz Maiz eta Joseba Iztueta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!