Aldez aurretik zehazturiko irizpideak betetzen dituzten proposamen guztiak aztertuko dituzte hirigintzako teknikariek orain, prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintza teknikoak betetzen dituzten ikusteko. Lehenetsi egingo dituzte gero, eta erabakiko dute zein proposamen egingo diren 2024. urtean.
Azkenik, harturiko erabakien komunikazioa egingo da. Horretarako, parte hartu duten pertsonei erantzun zuzena emango zaio, informazio liburuxka bat bidaliko da herriko etxe guztietara eta prozesu guztia laburbilduko duen txostena ikusgai jarriko da Udalaren webgunean.