Tai Ji praktikatzeko aukera egongo da herrian, Zilegi Eskolaren bidez. Azaroaren 23an izango da hitzordua, goizeko 09:30ean, kiroldegiko Box gelan, Guangli Wen Chen-en eskutik. Tai Ji-a zer den azaltzeaz gain, praktikara ere egingo dute salto bertaratzen direnek. Saioa doakoa izango da eta interesa duen edonorentzat, baina izena ematea komeni da (zilegieskola@aek.eus edo 662 33 87 47).