Leader laguntzak eskatzeko epea zabalik da

Aiurri 2023ko aza. 10a, 09:41

Mendinet, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak, Leader laguntzak eskatzeko deialdia zabaldu zuen 2023ko urriaren 31an. Leader programak bi erronka nagusiri erantzun nahi die bereziki: belaunaldien arteko txandaketari eta landa-eremuetako biztanleriari eustea.

Dagoeneko Mendinetek argitaratu du aurtengo Leader laguntzen deialdia. Dirulaguntza honen barnean proiektuak laguntzeko neurri ezberdinak daude, hala nola:

    • Ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurria.
    • Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria.
    • Besteren konturako kontratatzeko neurria.
    • Guneak gaitzeko neurria.

Leader programak bi erronka nagusiri erantzun nahi die bereziki: belaunaldien arteko txandaketari eta landa-eremuetako biztanleriari eustea. Xede nagusia landa eremuan jarduera ekonomikoa bultzatzea da, lagundu daitezkeen proiektuak landa eremuan kokatuta egon behar dutelarik.

Urriaren 31n publikatu zen deialdia Mendineteko webgunean, eta proiektuak aurkezteko epea azaroaren 14ra arte izango da. Eskaera guztiak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta: www.euskadi.eus/Nirekarpeta gunean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Behemendi elkartearekin jar zaitez harremanetan: 943 490 219.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!