Urnieta Quel Abogados taldeak irabazi egin zuen Egia Belea Taberna taldearen aurka (13-15). Denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuten gorritxoek, sailkapenean gorantz egiteko. Lehen minututik urnietarrak gehiago izan ziren arren, partidak aurrera egin ahala donostiarrek neurria hartu zieten UKEkoei. Azkenean, partida oso ona jokatu ez zuten arren, garaipen garrantzitsua eskuratu zuten.
Urnieta Artola Harategiak Legazpiren aurka jokatu zuen asteburuan, etxetik kanpo eta alde handiagatik galdu zuten. Liderrak nabarmen hobeagoak izan ziren; ez gutxi egin ahal izan zuten gorritxoek. Datozen partidetan puntuak lortzen jarraitu beharko dute sailkapenean gorantz egiten jarraitzeko.