“Itsas behera” antzerkia taularatuko dute Saroben

Aiurri 2023ko aza. 14a, 09:30

“Itsas behera” antzerkia ikusgai izango da abenduaren 3an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 19:00tan izango da emanaldia, euskaraz. 

Bost euroko kostua izango du sarrerak. Alabaina, bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira azaroaren 19 arte arte izena ematen duten urnietarren artean, Saroben jarritako kutxatilean edota Urnietako Udalaren webgunean nahiz aplikazioan. 

Sinopsia

Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira. Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean. Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten. Itsas behera. Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta Dramagintza: Espe López.
  • Egileak: Espe López eta Javier Barandiaran, Unai López de Armentia eta Edu Hernandoren laguntzarekin.
  • Itzulpena: Asier Sarasola.
  • Aktoreak: Unai López de Armentia eta Javier Barandiaran
  • Argiztapen diseinua: Javi Ulla.
  • Argazkiak: Asier Bastida.
  • Bideoa: Beñat Fontaneda.
  • Jantziak: Marina Suarez Ortiz de Zárate.
  • Eszenografia: Eskenagorri.
  • Ekoizpena: Pez limbo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!