Bus-zerbitzua Urnietatik Behobiara, estatu osotik etorritako korrikalariekin

Aiurri 2023ko aza. 17a, 07:58

Aurrera Markelekin ekimenak bus zerbitzua antolatu zuen, aurreko igandean, geldialdi bikoitza eginez.

Lehena, HK10 hotelean. Urnietako hotelean estatu osoko hainbat korrikalarik ostatu hartu zuten. Hoteletik emandako datuen arabera, Bartzelona, Madrid, Las Palmas, Girona, Lleida, Baleares, Burgos, Cordoba, A Coruña, Granada eta Teruel estatuko probintzietatik hurbildutako korrikalalariak zeuden. Bigarren geldialdia kiroldegiaren parean egin zuten. Urnietako eta eskualdeko korrikalariez gain, Asturias aldeko hainbat lagun batu ziren bertan. Azken horiek Gurian pasa zuten gaua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!