Egitarau zabala, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Aiurri 2023ko aza. 17a, 10:14

Urtero lez, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da. Hala, Urnietako Udalak egitarau zabala antolatu du hitzorduaren bueltan. Zenbait euskal erakundek ondutako kanpainarekin bat etorrita, “Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da” izango da lelo nagusia. 

Urnietako Udalak zabaldutako oharraren arabera, eszena pornografikoen % 88,2k emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo hitzezkoa du: “Arazoa ez da gazteek eszena sexualak ikustea, indarkeriazkoak baizik, kontsumitzen ari diren pornoa bortitza baita, emakumeen aurkakoa”. Horrela, pornografia “indarkeria-eskola” bilakatzen ari delakoan da Urnietako udala, plazaratutako datuek diotenez, pornoarekin lehen harremana, bataz beste, 12 urterekin izan ohi dutelako haurrek: “Pornografia hori imajinario erotiko kolektibo bat eraikitzen ari da, non emakumeen aurkako indarkeriazko jarreren normalizazioa ematen den”.

Bide horretan, zenbait ekintza josi dituzte, azaroaren amaierari begira:

  • “Mujeres mayores y violencia de género” hitzaldia: azaroak 23, 18:30, Lekaio kultur etxea, Areto nagusia. gaztelaniaz.
  • Elkarretaratzea: azaroak 25, 12:00, San Joan plaza.
  • Antzerkia “Menina, soy una puta obra de Velázquez”: azaroak 26, 19:00, Sarobe, gaztelaniaz eta doan. Bertan, Lodifobia eta indarkeria matxista lantzen dira. Azaroak 27an eskolentzako saio bereziak ere lotu dira.
  • Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren aurkako KAHOOT-ak eta horma morearen lanketa: azaroak 27, 17:00, Gaztelekua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!