Arratsaldeko 17:30ean, kultur etxetik abiatu dira, eta San Juan plaza igaro ostean, kalez kalea aritu dira, Plazido Muxikan edo Etxeberri plazan geldialdia eginda. Trikitixa, panderoa, klarinetea, melodika... Makina bat doinuz bete dute Urnieta asteazken arratsaldez.