Urnietak garaipen baliotsua lortu zuen etxeko partidan

Aiurri 2023ko aza. 29a, 08:19

Artxiboko irudia.

Puntuak pilatzeko premian zen De Torresen taldea. 

Gizonezkoen Gorengo mailan, 11. jardunaldiak poz txikia ekarri dio Pablo de Torres taldeari. Hiru puntu baliotsu lortu ditu, sailkapenean atzealdean geratzea saihesteko. Ligan aurrekaldeko postuetara gerturatzeko borrokan ari da Lengokoak, Baskonia eta Santo Tomas taldeekin batera. Axular da, une honetan, azken postuan dagoena 5 puntutekin. Urnietarrek 11 puntu dituzte, sailkapenean laugarren postuan doan Hondarribia garaitu ostean. Usurbilen dute hurrengo hitzordua, aurkari zuzenaren aurka.

Tentsioa Urnietako harmailetan

Etxeko zaletuen artean bengalak erabili zituztenen aurka jo du klubak, komunikatu ofizialean: "Urnietako Kirol Elkarteko futbol sailak guztiz gaitzesten du azaroaren 25ean, larunbatean, Hondarribia F.E. aurkako partidan gertatutakoa. Bengalen ekintzan parte hartu zuten pertsonek ez dituzte ulertzen gure klubaren balioak, partidara bertaratu zen publikoaren gehiengo zabalak ez bezala". Udalak ere deitoratu egin du gertaera, klubak egindako antzeko adierazpenen bitartez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!