Zabalik da, jada, Antia literatur lehiaketan parte hartzeko aukera

Aiurri 2023ko abe. 1a, 13:56

Hogeita ahamar urte bete ditu Antia literatur sariketak. Hala, irekita dago jada lanak aurkezteko epea, martxoaren 15era bitarte. 

Bi kategoria izango dira, edizio honetan: haurrena eta gazteena.  Lanen oinarriei dagokionez:

  • Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.
  • Ipuinen gaia librea izango da.
  • Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.
  • Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.
  • Lanak mekanografiatuak aurkeztu behar dira, DIN A-4 neurriko orrietan, alde batetik bakarrik idatzita eta lerro artean tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.

Lanen aurkezpenari dagokionez, eskutan jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Haurren kategoria

kategoria: 12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 2-4 orrikoa izango da.

Sariak

1. Saria: Tablet bat
2. Saria: Ebook bat
3. Saria: Ebook bat

Gazteen kategoria

12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 3-8 orrikoa izango da.

Sariak

1. Saria: 500 euro
2. Saria: 300 euro
3. Saria: 150 euro

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!