Abenduko emanaldia, Gabonetan izanik, berezia izango da. Taldeko eragileek abenduaren 12rako eta 19rako entsegu berezi bana iragarri dute, haietara hurbiltzeko gonbitea luzatzearekin batera.
Aurreko ostiralerako iragarrita zegoen emanaldia bi egunez atzeratu du Kantazaun taldeak. Gaurkoa egun seinalatua baita, Euskararen Nazioarteko Eguna. Udaletxe inguruan eta Guria inguruan saio bana eskaini dute, nola ez, euskal kantagintza ardatz hartuta.
Abenduko emanaldia, Gabonetan izanik, berezia izango da. Taldeko eragileek abenduaren 12rako eta 19rako entsegu berezi bana iragarri dute, haietara hurbiltzeko gonbitea luzatzearekin batera.