Urnietako Udaleko gobernu-taldearen esanetan, aurrera egiteko "estrategikotzat" jo diren ardatz nagusiak jasotzen ditu dokumentuak. Era berean, legegintzaldian garatu nahi diren estrategia zehatzak eta horiek zein jarduera-ildotan oinarritzen diren zehazten dira. Hala, gobernu-taldeak adierazi du dagozkion erabakiak hartuko dituela herritarren bizi-kalitatea errazteko eta hobetzeko: "Urnieta herri bizia, berdea, berdintasunezkoa, erakargarria, eta identitateduna izan dadin lan egingo da". Hori horrela, herriko hainbat esparruri erreparatuko diete: gazteak eta adinekoak, irisgarritasuna, etxebizitza, berdintasuna, kolektibo kalteberen gizarteratzea, euskararen normalizazioa, tokiko merkataritza, hezkuntza-zerbitzuak, asoziazionismoa, turismoa...