Gabonak | Urnieta

Argien piztuera 2023!

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2023ko abe. 5a, 08:46

Eguraldi txarra emana dagoenez, "Argi piztuera" ekitaldiaren DATA ALDATU DUGU!!!

Datorren abenduaren 18an, arratsaldeko 18:15ean, Urnietako Etxeberri  Plazan Salestarrak Magale Urnieta Ikastetxearen eskutik Gabonetako Argien Piztuera ekitaldia ospatuko dugu. Festa honekin urnietar guztiekin alaitasun eta ilusio une bat partekatu nahi dugu, gabonetako izpirituz betetako giro atsegina sortuz.

Aurten ere,  ikastetxeko maila desberdinetako ikasleek egindako lana izango da ikusgai. Musika jartzeaz, besteak beste, LH eta DBHko ikasleak arduratuko dira eta ndoren, txokolate beroa izango da bertaratutakoentzat.

Ekitaldiaren egitaraua ondorengoa izango da:

  • Ekitaldiaren hasiera
  • Dantzariak eta trikitilariak
  • Olentzeroren bisita
  • 3,2,1 PIZTU ARGIAK!
  • LH5 eta 6 kantu emanaldia
  • DBH1eko kantu emanaldia
  • Gabonetako mezua
  • Amaierako bertsoa
  • Txokolate jatea

Magale Txikiko Gabon Festa

Abendua 21ean:

  • Goizean Magale HH-LH eraikinean Olentzeroren bisita
  • 15:15ean Salestar-Magale eraikinean Jaialdia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartuko dute, eta Gabon kantak abestuko dituzte.
  • IGE-k antolatutako zozketa
  • Umeak jaso eta txistorrada
  • Jaialdiaren bukaera

Abenduaren 24an: herrian barrena Gabon kantak abestuko dira; goizeko 11:00etan Plazido Mujika Plazan elkartuko gara.

             

Herritar guztiak gonbidatuta zaudete gurekin Gabonei hasiera zoriontsu bat ematera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!