Urnietako Zilegi Eskolak saio berezia prestatu du abendurako: "Gabonetako gozogintza: turroiak eta polboroiak". Abenduaren 14an izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30etik 20:30era, Eteneta elkartean. Saioa doakoa izango da, baina lekuak mugatuak direnez, komeni da izena ematea. Hona hemen bideak: zilegieskola@aek.eus eta 662 33 87 47.