Gabon giroko apaingarriak Errekalde kalean, bizilagun talde bati esker

Aiurri 2023ko abe. 6a, 10:20

Beste behin ere, lortu dute: Eder, apain dago Errekalde kalea. Gabonetako elementuekin hornitu dituzte kaleko pareta, zuhaitzak eta zuhaitz ondoak.

Hainbat negozio daude kale horretan, horrexegatik auzotarren eta herritarren joan-etorria ez da txikia. Gaztelo gozotegia eta Muazpi harategia, esaterako, bertan dira. Bada, bizilagun talde baten ekimenari esker, kalea gabon giroan murgildu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!