Bertan mendizalearen datuak sartu, aukeratu duten estaldura eta gehigarriak adierazi eta txartel bidez egin beharko dute ordainketa-modua.
Tramitazio lanak erraztu asmoz, hilabetean behin egingo dira federazioko tramiteak (hilabete bakoitzaren erdialdean). Abenduari dagokionez, abenduaren 23-a izango da tramitazioa egiteko azken eguna. Datorrena, 2024ko urtarrilaren 15arem bueltan.
Zanpatuzek ohar zehatza helarazi die kideei: "Gogoratu urtarrilaren 1etik federatuta egon nahi baduzue, zuen datuak bidaltzeko azken eguna abenduaren 23a izango dela. Ez utzi azken unerarte eta federatu zaitez!"