Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria ardatz duen bilera deitu du Urnietako Udalak

Jon Ander Ubeda 2023ko abe. 9a, 07:00

Sartzear garen 2024an hamar urte beteko dira Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zenetik. Euskaraz HAPO bezala ezaguna (erdaraz, PGOU), garrantzia handikoa da udalerriaren garapena erabakitzeko garaian.

Behar berriak identifikatu ditu udal erakundeak: “Urnietak etxebizitza berriak behar ditu gazteentzat eta herriko jendearentzat, eta HAPO aldatzeko erabakiarekin lurzoru urbanizagarrien garapena erraztu nahi da, babes ofizialeko etxebizitza tasatu ugari eraikitzeko. Gauza bera gertatuko da industria-kalifikazioa duten lurzoru urbanizagarriekin”.

Plan berriari lotuta, Udalak emandako urratsen berri eman nahi du. Horretarako, aurkezpen publiko irekia antolatu du. Hitzordua abenduaren 11n izango da, astelehenearekin, arratsaldeko 18:30ean hasita Lekaio kultur etxean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!