Txapela jantzi du Nerea Arrutik Sherpa.ai aizkolari txapelketa nagusian

Aiurri 2023ko abe. 9a, 08:08

2022an eta 2023an jarraian irabazi du Sherpa.ai txapelketa, Bilbon

Ibilbide luzea osatu gabe, honezkero oparoa da urnietarrak aizkoran lortu duena. Atzokoan beste txapel berria eskuratu zuen Bizkaia Frontoian, Sherpa.ai aizkolari txapelketa nagusia aise irabaziz.

Karmele Gisasola Zelai III eta Malen Barrenetxea aurkari zituen, eta erraz nagusitu zitzaien. Bi minutu pasatxoko aldea atera zion txapeldun-ordeari.

Eitb-n egindako adierazpenen arabera, datozen txapelketetarako prestaketa modukoa izan zen atzokoa.

 

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketaren palmaresa

2021 Karmele Gisasola Zelai III  11:48

2022 Nerea Arruti 12:16

2023 Nerea Arruti 9:25

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!