"Vamos que nos vamos" agurreko ikuskizuna, igande honetan Saroben

Aiurri 2023ko abe. 10a, 07:36

Urriaren 4an, asteazkenarekin, azken biraren aurre-estreinaldia egitekoa zen Golden Apple Quartet. Atzeratu egin zuten, ordea, eta igande honetan izango da 19:00tan hasita.

Golden Apple Quartet Saroben aritu da "Vamos que nos vamos" agurreko ikuskizuna prestatzen. Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Manu Romano eta Kike Ochoa laukotea igoko da taula-gainera, azken birari hasiera emateko. 40 urtez ibilbide oparoa egin dute, musika, antzerkia eta umorea ardatz hartuta. Eta, hori guztia, ahotsetik abiatuz eta gorpuztuz. Sare sozialetan taldeak honako mezu hau eskegi berri du: "Smokinga eskegiko dugu. Mundu erdia 300 abesti baino gehiagorekin eta 3.000 antzezpenekin zeharkatu eta gero, eta mundu erdiko telebistak bisitatu ondoren, bagoaz. Mila esker denori, atsegina izan da zuek irribarre egiten ikustea".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!