Binakako erremonte txapelketa nagusiko finalera iristeko bi bide ditu Ansa-Martirena bikoteak

Aiurri 2023ko abe. 11a, 07:36

Barrentxea-Aldabe, aurtengo Binakako erremonte txapelketa nagusian

Urriza eta Azpiroz finalaurrekora sailkatuta, ligaskako bi bikote onenen partida iristear da. Aldabe-Barrenetxea eta Ansa-Martirena elkarren aurka ariko dira, larunbatean. Irabazlea finalera sailkatuko da, zuzenean. Galtzailea Urriza-Azpirozen aurka lehiatuko da, finaleko bigarren txartelaren bila. 

Aurreko jardunaldia erabakiorra izan zen. Azkenean, Urrizak eta Azpirozek 2-0 (15-5 eta 15-14) irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Larrañagari. Binakako Txapelketa nagusia azken txanpan murgildu da.

Urriza eta Azpiroz finalaurrekoan sartu dira. Aurkariaren zain daude, eta Aldabe-Barrenetxea eta Ansa II-Martirena bikoteen arteko lehiatik aterako dira. Irabazlea zuzenean pasako da finalera eta galtzaileak Urriza-Azpirozen aurka neurtuko ditu indarrak.

Ligaxka horrela dago

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!