“Goiko gela” euskal gospela izango da Saroben, abenduaren 26an, arratsaldeko 19:00etan. Karlos Etxanizen, Jon Imanol Etxaberen, Olatz Otxoaren eta Santi Romanoren ahotsek “Gospel Klasikoak” ikuskizun berria aurkezten dute. Euskarara moldatutako gospel musikaren klasikorik nagusienak jotzen dituzte.