Ilargi betea baliatuta, Zanpatuz Urnietako mendi elkarteak urteroko hitzordua antolatu du. Besabitik Adarramendira igoko dira, ibilbidea gauez egiteak duen magia bereziarekin.
Elkartzeko hitzordua herriko San Juan plazan izango da, 17.30ak aldera, ahalik eta kotxe gutxien igotzeko. Besabin denak elkartu, eta mendira abiatuko dira. Antolatzaileek buruko argia edo frontala, eta neguko arropa eramatea gomendatzen dute, eguraldia medio. Mendizale guztiei zabalik dagoen hitzordua da.