Neguko oporretako ekintzetan parte hartu nahi dutenek abenduaren 15 arte eman beharko dute izena Gaztelekuan. Bestalde, bilera informatibo bat egingo da abenduaren 19an, 19:00etan, Gaztelekuan familiei informazioa helarazteko. Ekintzetarako plaza kopurua mugatua da eta plazak gainditzen diren kasuetan zozketa egingo da.