Gabonak | Urnieta

San Silbestre lasterketa herrikoia egingo da, Poxta Zaharren eskutik

Aiurri 2023ko abe. 13a, 10:53
Artxiboko irudia, 2014.

Zenbait urtez antolatu gabe egon ostean, hemen da, Poxta Zaharren eskutik, berriro ere San Silbestre lasterketa herrikoia. Abenduaren 31n izango da hitzordua, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Bi kategoria izango dira, haurrena eta helduena. Izen-ematea egunean bertan egingo da, korrikaldia hasi aurretik.

Ayestaranek, Londonen laguntzarekin, egindako oroigarria eskuratuko dute helduen kategoriako lehen sailkatuek. Dena dela, askotariko produkturen zozketa izango da parte hartuko duten bizilagunen artean, herriko merkatariek babestuta. Lasterketaren ondoren, ospakizun-giroari jarraipena emango diote antolatzaileek, Frontoi tabernan.  Adi! Boluntarioak behar dituzte egunean bertan laguntzeko. Interesa izanez gero, jarri harremantean 634 41 03 81 zenbakira deituta edo mezu bat bidalita. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!