Hiru euroko kostua izango du sarrerak, baina bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira abenduaren 18ra bitarte izena ematen duten urnietarren artean. Horretarako, online egin daiteke parte-hartzea, baita Saroben jarritako kutxatilean izena emanda ere.
Sinopsia
“2024 Tomax eta Muxiren azken urtea izango da. Zuei agur esateko, emanaldi berezia prestatu dugu: “AZKEN FESTA”. Azken ikuskizun honetan, gure ibilaldiaren unerik barregarrienak eta ederrenak bildu ditugu. Zatozte gurekin azken festara!!!!!”