Gabonak | Urnieta

Gabonetako kantu-erronda prestatzeko bigarren entsegua

Aiurri 2023ko abe. 14a, 11:01

Aurreko asteartean egin zuten lehen entsegu berezia, Gabonetako kantu-errondari dagokiona. Kantazaun taldeak bigarren entsegua deitu du datorren abenduaren 19rako. 18:30ean jarri dute hitzordua, Urnietako kiroldegiko boxa deritzon gunean.

Entseguetara agertzeko premia agertu zuten taldeko arduradunek, abenduaren 3an egin zuten kantu-errondan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!