Gabonak | Urnieta

Gabonetako emanaldi berezia, ostiral honetan elizan

Aiurri 2023ko abenduaren 14a

Ostiral honetan, Urnietako bi ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek emanaldia eskainiko dute San Migel elizan. Gabon kantari ariko dira, arratsaldeko 14:45ean hasiko den emanaldian.

LH 3-4 mailatako 114 ikaslek, ikastetxeka banatuta, bina kanta abestuko dituzte. Gauza bera egingo dute, euren aldetik, LH 5-6 mailatako 117 ikaslek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!