Musika Astea, Gabonei ongi-etorria emateko

Aiurri 2023ko abe. 14a, 12:05

Musika Astearekin amaitu nahi du herriko Lourdes Iriondo Musika Eskolak urtea: hilaren 18tik 22ra bitarte, askotariko ikasleren emanaldiak izango dira Sarobe arte eszenikoen gunean. 

Kontzertuetan parte hartzen duen ikasle bakoitzak bi gonbidapen jasoko ditu bere senide eta lagunentzat. Gonbidapen osagarriak eskuragarri daude jada Sarobeko bulegoetan, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera. Gonbidapen gehiago ere lor daitezke bibe.me plataformaren bidez.

Salbuespenak salbuespen, kontzertu horien prestaketa eta errealizazioa dela eta, 17:00etatik aurrera ez da musika
klaserik izango. Irakasle bakoitza zuzenean komunikatuko da ikasleekin, entseguetan eta kontzertuetan parte hartzeko dataren eta ordutegiaren berri emateko.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!