Ekitaldia Herme Gonzalezek zuzendu zuen, talde sozialistaren bozeramaile eta gobernu taldeko kideak. Jorge Segurado alkateak eta Euken Garmendia EH Bilduko bozeramaileak ere parte hartu zuten.
Ekitaldian, urnietar berriek udal ordezkarien agur beroa jaso zuten. Udal erakundearen berri izan dezaten, Lekaiora joan zen pertsona bakoitzari udal zerbitzuen gida bat eman zieten.