Kalera atera dira Zabaletako bizilagunak, kamioien etengabeko joan-etorria salatzeko

Aiurri 2023ko abe. 18a, 17:57

Kalera atera dira Zabaletako bizilagunak, beren adierazpenez, tona handiko kamioien etengabeko igarotzeak sortzen dituzten eragozpenak salatzeko: "Hautsa, zarata, arriskua eta kalteak modu iraunkorrean, astelehenetik ostiralera, goizeko 07:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte". 

Auto- zein kamoi-pilaketak eragin ditu, arratsaldeko 16:30ean hasitako  bizilagunen mobilizazioak. Ez da protesta egiten duten lehenengo aldia. Aurki, gaia landuko du Aiurri astekariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!