Gabonak | Urnieta

Gabonetako argien piztea egin du Magale Salestarrak ikastetxeak

Aiurri 2023ko abe. 18a, 21:33

Gabonetako argiak piztu ditu Magale Salestarrak ikastetxeak. Gaur arratsaldean egin dute hitzordua, 18:15etik aurrera. Makina bat bizilagun bildu dira Etxeberri plazan.

Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako nahiz Bigarren Hezkuntzako ikasleak izan dira ekitaldiko protagonistak: dantza, bertsoak, kantuak... Txokolate beroarekin eman diote amaiera egunari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!