Tokian tokiko ekoizleak izango dira hitzorduan: Inma Adarrazpi, Maite Gurutzeta/Moko, Xanti Usarralde, Ibai Iriondo eta Telleria haragiak. Hala, beren produktuak eskuratzeko aukera izango dute herritarrek. Gainera, sagardo-dastaketa eskainiko du Altuna sagardotegiak. Arratsaldea girotzeko, bertako trikitixa eskolako ikasleek zuzeneko musika eskainiko dute.