Gabonak | Urnieta

Gabonei begira, jostailuak biltzeko kanpaina

Aiurri 2023ko abe. 19a, 12:10

Jostailuak biltzeko kanpaina egiten ari da aste honetan Urnietako Udal Kiroldegia. Hala, abenduaren 22ra bitarte, edonork izango du aukera jostailu bat dohaintzan emateko, Kiroldegiaren lan-ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 22:00etara, 

Urnietako Udalaren esanetan, "zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei jostailuak ematea eta guztiek Eguberri bereziak izatea ziurtatzea" da ekimenaren xedea: "Herritarreneskuzabaltasuna funtsezkoa da urte sasoi honetan haurrik oparirik gabe gera ez dadin".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!