Tokiko ondareari omenaldia, Urnietako Udalaren datorren urteko egutegian

Aiurri 2023ko abe. 21a, 11:55

Urnietako Udalak 2024ko Egutegia argitaratu du, eta udalerriko ondare kultural, artistiko eta naturala du hizpide bertan.

Orotara, 2.800 ale banatuko ditu Urnietako Udalak, doan: "Egutegi honen alderdi nabarmenetako bat tokiko ondarearen sustapenean eta balioespenean duen ikuspegia da". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!