Zilegi Eskolaren eskutik, "Etxea: antolaketa eta ordena" saioa emango du Maitane Ormazabal Larzabalek, "Txukuntzen"-eko aholkulariak. Urtarrilaren 18an izango da hitzordua, 18:30ean, Elkarteen Etxeko 1. solairuko 5. gelan. Saioa doakoa izango da, baina komeni da aldez aurretik izena ematea. Bi bide daude: zilegieskola@aek.eus edo 662 33 87 47.