"Gure herrian, euskararen zutarrietako bat da Aiurri"

Aiurri 2023ko abe. 22a, 10:04

Makina bat herritar bildu zen atzo iluntzean San Juan plazan, Aiurriri elkartasuna adierazteko: "Aiurri urnietarrena da" lemapean. Urnietako eragileek nahiz elkarteek egin zuten deialdia eta, bertan, herriko Koldo Tapia euskatzaleak hartu zuen hitza amaieran. Era berean, Josu Sarasuak  irakurri zuen bertaratutakoei banatutako komunikatua. 

Ondoren, udaletxeko pleno-aretora igo ziren herritarrak, Gobernu taldeak hartutako erabakiaren gainean, desadostasuna agertzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!