"Laika" ikuskizuna taularatuko du Xirriquiteula Teatre konpainiak Saroben

Aiurri 2024ko urt. 4a, 09:25

Xirriquiteula Teatre taldearean “Laika” familientzako ikuskizuna ikusgai izango da urtarrilaren 21ean, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 17:30ean izango da, euskaraz.

Hiru euroko kostua izango du sarrerak, baina bina sarrerako lau sorta zozkatuko ditu Urnietako Udalak parte hartzen duten herritarren artean. Horretarako, egin klik HEMEN. Bestalde, Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke.

Sinopsia

1957 urtea. Mosku. Gerra Hotza eta espazioko lasterketa. Laika txakurtxoak nola edo hala bizirauten du hiri izoztuan. Ez daki bere zoriak espazioraino eramango duela Sputnik 2.aren barruan; eta gizateriaren historiara pasako dela Lurraren inguruan orbitan ibilitako lehen izaki bizidun legez. Xirriquiteula Teatrek ikuskizun honetarako teknika txit ezberdinak erabiltzen ditu: erretroproiekzioak, collageak, txotxongiloak, automatak eta keinuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!