Gabonak | Urnieta

Hemen dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar

Aiurri 2024ko urt. 5a, 12:07

Trostan datoz Urnietara hiru Errege Magoak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Hala, gaur, arratsaldeko 16:00tan iritsiko dira herrira, eta harrera egingo zaie San Migel elizan, 17:30ak arte, gutunak jasotzen eta argazkiak ateratzen. Ondoren, 18:00tan, frontoira gerturatuko dira hiru protagonista magikoak: bertan, haurren eskariak entzuteaz gain, 0 eta 6 urte bitarteko Urnietan erroldatutako haurrei oparitxo bana emango diete.

Eguraldi txarraren iragarpena medio, ez da herria zeharkatu ohi duen kabalgatarik izango aurten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!