Urnieta eta Lengokoak taldeen arteko partida igandean jokatuko da, eguerdiko 12:00tan hasita

Aiurri 2024ko urt. 12a, 08:49

Gizonezkoen Gorengo mailako taldea berriro murgildu da lehiaketan, eta sailkapenaren atzealdetik ihes egin ahal izateko partida garrantzitsua du aurretik. 

Lengokoak taldea atzetik du sailkapenean, eta Urnietak irabaziz gero aurkari zuzena atzean utziko luke. Zaletuen animoak eskertuko dituzte gorritxoek.

Jubenilak, biak Urnietan

Gorengo mailan, Urnieta San Marcial Bren aurka arituko da larunbatean, 15:30ean hasita. Urnieta B taldeak, bestalde, Danenaren aurka neurtuko ditu indarrak 15:30ean hasita.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!