Sinadura-kanpaina abiatzear da Urnietan

Aiurri 2024ko urt. 12a, 07:00

Herriko hamazazpi talde eragilek Aiurri astekariaren aldeko sustengu-taldea osatu dute.

Abenduko Udal batzarraldian gobernu taldea osatzen duten jeltzaleek eta sozialistek 2024ko aurrekontuen onarpenari bide eman zioten. Horren ondorioz, hamar mila euroko murrizketa pairatuko du Andoaingo eta Urnietako Aiurrik. Urnietan, erabaki horrek berehalako erreakzioa sortu du, eta herri-eragileak taldean hasi dira lanean. Sustengu-taldea osatu dute, eta Urnietako gizarte eta kultur bizitza aberastera datozen 17 taldek sinadura bilketa abiaraziko dutela iragarri dute.

Sinadurak biltzeko mahaia

  • Urtarrilak 12 eta 19, Zaldundegi plazan, 19:00etatik 21:00etara.
  • Urtarrilak 13 eta 20, toki berean, 12:00etatik 13:30etara.
  • Urtarrilak 14 eta 21, San Joan plazan, 11:30etatik 13:30etara.

Era berean, sinatzeko orriak jarriko dituzte merkatalgune eta tabernetan.

Babesa adierazi zuten eragileak

AEK, Bagara emakume feminitak, Bertso eskola, Egape Dantza Taldea, Elkartasuna Ekimena, Etxeberri auzo elkatea, Iñistorra Euskaltzaleak, Manttale kultur elkartea, Onbizi, Poxta Zahar, Sorginak taldea, SurperH, Txanbolin, UKE, Urnietako Mugimendu Sozialista, Xoxokako auzo elkartea eta Zanpatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!