Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen Cover Lehiaketan sailkatu dira Enara Donavera eta Jone Izagirre urnietarrak

Aiurri 2024ko urt. 12a, 09:13

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako cover lehiaketan sailkatzea lortu dute Enara Donavera eta Jone Izagirre urnietarrek. Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleak dira biak ala biak eta beren proiektua abenduaren 28an grabatu zuten Ereñozuko Aieka estudioan.

Ez dago inolako adin mugarik ezarrita lehiaketan parte hartzeko eta, honako hau da antolatzaileek botatako erronka: "Edozein garai eta estilotako euskal kantuak hartuta, soinu txiki eta panderoarekin bertsioak egitea". Hala, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen zuzendaritzak osatutako epaimahai baten irizpidez sailkatu da bikote urnietarra. Beren ahalegin eta
talentuaren fruitua 2024ko azaroan argitaratzea espero den disko batean islatuko da.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!