Sinadura-bilketa abian da, Urnietan

Aiurri 2024ko urt. 14a, 15:34

Asteburu honetan eta hurrengoan, Aiurri astekariari sustengua adierazteko sinadura kanpainari ekin diote Urnietan.

Sinadurak biltzeko aukera datorren asteburuan

  • Urtarrilak 19, ostirala. Zaldundegi plazan, 19:00etatik 21:00etara.
  • Urtarrilak 20, larunbata. Zaldundegi plazan, 12:00etatik 13:30etara.
  • Urtarrilak 21, igandea. San Juan plazan, 11:30etatik 13:30etara.

Era berean, sinatzeko orriak jarrita daude merkatalgune eta tabernetan.

Babesa adierazi duten eragileak

AEK, Bagara emakume feministak, Bertso eskola, Egape Dantza Taldea, Elkartasuna Ekimena, Etxeberri auzo elkatea, Iñistorra Euskaltzaleak, Manttale kultur elkartea, Onbizi, Poxta Zahar, Sorginak taldea, SurperH, Txanbolin, UKE, Urnietako Mugimendu Sozialista, Xoxokako auzo elkartea eta Zanpatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!