"Arrainak bihotzean" ikuskizuna, Mar Mar Teatroren eskutik, Saroben

Aiurri 2024ko urt. 17a, 10:28

Iturria: Mar mar teatro

"Arrainak bihotzean" ikuskizuna taularatuko du Mar Mar Teatroa Konpainiak Saroben otsailaren 11n, arratsaldeko 17:30ean hasita, euskaraz. 

Hiru euroko kostua du sarrerak, baina bina sarrerako lau sorta zozkatuko ditu Urnietako Udalak urtarrilaren 21a bitarte izena ematen duten herritarren artean. Saroben bertan parte hartzeko aukera dago, baita online bidetik jota ere.

Sinopsia

Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere. 

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Mar-Mar Teatro, Getari Etxegarai
  • Jatorrizko ideia eta poemak: Leire Bilbao
  • Dramaturgia: Mar-Mar Teatro
  • Txotxongiloak eta atrezzoa: Javi Tirado
  • Jantziak: Noemi Loiti
  • Diseinu grafikoa: Ane Pikaza
  • Antzezleak: Irene Hernando, Aritza Rodriguez, Maitane Serrano
  • Musika: Unai Laso
  • Soinu espazioa: Igor Iglesias
  • Argiztapen diseinua: Maitane Serrano
  • Teknikariak: Antxon Unzaga, Maitane Serrano, Igor Iglesias
  • Argazkiak: Mario Lezaun
  • Ekoizpena: Mar-Mar Teatro

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!