Txotx denboraldia 2024

Urnietako sagardo denboraldiaren I. Txotx irekiera ekitaldia, urtarrilaren 24an ospatuko dute

Aiurri 2024ko urt. 17a, 14:42

Altuna sagardotegian, urtarrilaren 24an, asteazkenarekin, 10:30ean izango da, sagardo denboraldiaren Urnietako I. Txotx irekiera ekitaldia. Bertan, honakoek hartuko dute parte: Jorge Segurado Urnietako alkateak, Olatz Mitxelena Gipuzkoako Sagardogileen elkarteko ordezkariak eta Urnietako Altuna, Elutxeta, Eula eta Oinanume sagardotegietako sagardogileek. Gonbidatu berezi gisa, Imanol Ansa eta Nerea Arruti kirolariak izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!