KORRIKA

KORRIKA Batzordea sortzeko bilera deitu du Urnietako AEK-k

Aiurri 2024ko urt. 19a, 10:12

KORRIKA urtea da aurtengoa. Gainera, behin ez, birritan igaroko da lasterketa erraldoia Urnietatik: martxoaren 19an eta 23an. Hala, KORRIKA Batzordea sortzeko deia luzatu du Urnietako AEK-k: otsailaren 6an, asteartearekin, arratsaldeko 18:00tan izango da bilera, herriko AEKn bertan. 

Bestalde, datorren astean, KORRIKAko arropa salgai egongo da Urnietako AEKn, astelehenean, asteazkenean eta ostegunean 11:00-15:00 bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!