Zabaldu egin da Urnietako "Bidez bide" zerbitzuaren ordutegia

Aiurri 2024ko urt. 18a, 10:49

"Bidez bide" garraio egokituko zerbitzuaren ordutegia luzatu dute udalerriko landaguneko biztanleentzat Urnietako Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak: hemendik aurrera, lanegunetan 07:30etik 13:30era egongo da erabilgarri, hau da, aurreko ordutegiarekin  alderatuta, hiru ordu gehiago.

Adinekoen eta mugikortasun urriko pertsonen beharrei erantzuteko zerbitzua da "Bidez bide", bai eta Urnietako landa-eremuetan etxez etxeko arreta-lanak egiten dituzten zaintzaileen premiak asetzeko ere. Zerbitzu hori erabiltzeko, interesdunek 626 136 976 kontaktu-zenbakira deitu behar  dute, bidaiaren eguna baino gutxienez egun bat lehenago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!