400dik gora urnietarren sinadura lortuta, babes zabalagoa lortu nahi dute asteburuan

Aiurri 2024ko urt. 19a, 07:59

Sinadura-bilketari ekin zioten hilaren 12an, urnietarrek Aiurriri ezarritako murrizketarekin konforme ez daudela adierazteko aukera izan zezaten. Lehen asteburuan 400dik gora lortu dituzte eta asteburu honetan babes zabalagoaren bila ariko dira. 

Negu giroko asteburua izan zen aurrekoa, eta, halere, ehunka herrikide hurbildu ziren kalean jarritako mahaian sinadura ematera. Ekimena datorren asteburura bitarte luzatuko da. Taberna eta merkatalguneetan jarritako afitxez gain, honako hauexek asteburuan sinadura emateko hitzorduak:

  • Urtarrilak 19, Zaldundegi plazan, 19:00etik 21:00etara.
  • Urtarrilak 20, toki berean, 12:00etatik 13:30era.
  • Urtarrilak 21, Guria aurrean, 12:00etatik 13:30era. San Joan plazan, 11:30etik 13:00era.

Babesa adierazi duten eragileak geroz eta gehiago dira

Dagoeneko hemeretzi dira babesa eman duten taldeak:

  • Aballarri guraso elkartea
  • AEK
  • Aurrera Markelekin
  • Bagara feministak
  • Bertso eskola
  • Egape Dantza Taldea
  • Elkartasun Ekimena
  • Etxeberri auzo elkartea
  • Iñistorra Euskaltzaleak
  • Manttale
  • Onbizi
  • Poxta Zahar
  • Sorginak
  • SurperH
  • Txanbolin
  • UKE
  • Urnietako Mugimendu Sozialista
  • Xoxokako auzo elkartea
  • Zanpatuz mendi taldea

OHARRA
Sinadura emateko aukera bikoitza dago: Mahaira hurbiltzea edo saltokietan sinatzea. On line bidezko aukerarik ez da eskainiko

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!